2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
14-27/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 14-27/2018 aldaketak Udalaren 2018ko aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Garesen, 2018ko irailaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1811209