183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GARES

Aldaketa, Kaleetako pasabideen lizentziak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Garesko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Garesko kaleetako pasabideen lizentziak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko kaleetako pasabideen lizentziak arautzen dituen udal ordenantzaren aldaketa, eta haren behin betiko testua emanen da argitara.

Garesen, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.

Iragarkiaren kodea: L1811208