2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
GARES
Ordenantza, Udal hilerriaren antolamendua arautzen duena. Hasierako onespena
Garesko Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Garesko udal hilerriaren antolamendua arautzen duen ordenantza.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.
Jendaurreko epea inork erreklamazio, eragozpen edo oharrik egin gabe iragaten bada, behin betiko onetsirik geldituko da Garesko udal hilerriaren antolamendua arautzen duen ordenantza, eta haren behin betiko testua argitara emanen da.
Garesen, 2018ko irailaren 7an.–Alkatea, Oihan Mendo Goñi.
Iragarkiaren kodea: L1811205