183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ELIZAGORRIA

1-6/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Elizagorriko Udalak, 2018ko irailaren 7an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 1-6/2018 aldaketak 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarriaren bidezkoak.

Espedienteak Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraituz.

Elizagorrian, 2018ko irailaren 7an.–Alkate udalburua, Máximo López Caro.

Iragarkiaren kodea: L1811210