2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
IBILTZIETA
1/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena
Ibiltzietako Kontzejuak, 2018ko abuztuaren 10ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1/2018 aldaketa Kontzejuaren aurrekontuan.
Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.
Ibiltzietan, 2018ko irailaren 7an.–Kontzejuko burua, Pedro María Esandi Sanz.
Iragarkiaren kodea: L1811207