183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

1/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

1/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea:

GASTUAK:

Kreditu berezia:

6. kapitulua: 100.352,70 euro.

Aldaketa, guztira: 100.352,70 euro.

Finantzabideak:

Diru-sarrera bidezko kredituak:

7. kapitulua: 64.938,98 euro.

Diruzaintzako gerakina: 35.413,72 euro.

Aldaketa, guztira: 100.352,70 euro.

Getze Galarren, 2018ko irailaren 7an.–Alkatea, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1811227