2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ERGOIENA
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua betetzeko, aditzera ematen da Udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Eskatzailea. Lizarragako Kontzejua. Jarduera: lokal bat gizarte etxerako moldatzea Lizarragan. Tokia: Lizarragako 3. poligonoko 153. partzela.
Ergoienan, 2018ko irailaren 13an.–Alkateordea, Irantzu Mozo Berastegui.
Iragarkiaren kodea: L1811412