2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CORELLA
Aldaketa 2018ko plantilla organikoan.
Behin betiko onespena
Corellako Udalak, 2018ko uztailaren 20an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 1. aldaketa 2018ko plantilla organikoan. 2018ko 160. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik, abuztuaren 20an, jendaurreko epea iragan denez inork haren kontrako erreklamaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat hartzen da.
Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 236. eta 276. artikuluetan eta Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bateginaren 20. artikuluan xedatuari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da onetsitako aldaketa:
Lehenbizikoa.–Onestea 1. aldaketa 2018ko plantilla organikoan, 2018ko ekainetik aurrerako atzeraeragineko ondorioekin. Hona hemen:
LANPOSTUAREN IZENA | KOPURUA | MAILA | SARBIDEA | MAILA (1) | LANPOSTUA (2) | PRESTASUNA | BATERAEZINTASUNA | LANALDIAREN LUZAPENA | ADMINISTRAZIO EGOERA |
ARKITEKTOA | 1 | A | O | | 15,42 | | 35 | | HUTSIK |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | 1 | D | OL | 12 | 31,69 | | | | HUTSIK |
ADMINISTRARI LAGUNTZAILEA | 3 | D | OL | 12 | 31,69 | | | | HUTSIK |
Corellan, 2018ko irailaren 12an.–Alkatea, Gorka García Izal. L1811270 |
Iragarkiaren kodea: L1811270