2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERRIOZAR
Egiaztapen-kode segurua sortzea
Berriozarko Udaleko alkateak, 2018ko irailaren 7an, honako ebazpen hau (20180580 zenbakiduna) eman zuen:
“Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legean eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legean ezarritakoarekin bat, eta herritarrek gure entitatearekin komunikatzeko sistema telematiko bat izan dezaten,
EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Berriozarko Udalaren egiaztapen-kode segurua sortzea https://sedeelectronica.berriozar.es/eu/ helbide elektronikoan, ezaugarri hauekin:
1.–Bakarra eta ausazkoa izanen da agiri bakoitzerako sortzen den kodea, baita horrek igorlearekin duen lotura ere.
2.–Segurtasun kriptografikoa izanen du, ziurtagiri kualifikatuan oinarritutako zigilu elektroniko aurreratuaren baliokidea.
3.–Kode bidez autentifikatutako agiria –eta, hala badagokio, hura gordetzen duen fitxategia– egoitza elektronikoaren bidez eskuratzen ahalko da aipatu agiriak lege-ondorioak sortzen dituen epealdi osoan zehar. Pertsonek berehala eta doan eskuratzen ahalko dute agiria.
4.–Toki entitatea identifikatutzat joko da, interneten duen web-orrian edo bestelako sarbide-puntuan berea gisa argitaratzen den informazioari dagokionez, horiek egoitza elektronikoen legezko izaera baldin badute.
Aipatu egiaztapen-kode segurua indarrean jarriko da ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea”.
Berriozarren, 2018ko irailaren 11n.–Alkatea, Raúl Maiza González.
Iragarkiaren kodea: L1811262