2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALTSASU
Kreditu-gehigarriaren bidezko 21-22/2018 aurrekontu-aldaketak 2018ko ekitaldiko aurrekontuan. Behin betiko onespena
Altsasuko Udalak, 2018ko abuztuaren 8an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen kreditu-gehigarriaren 21-22/2018 espedienteak, 2018ko aurrekontuari dagozkionak.
Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluaren arabera, espediente hori aurrekontuak bezala tramitatu eta onetsi behar da, informazioari, erreklamazioari eta publizitateari buruzko tramite eta beharkizunei dagokienez. Aipatutako legearen 202. artikuluan xedatuari jarraikiz, osoko bilkuran hasiera batean onetsitako espedientearen iragarkia argitaratu zen, abuztuaren 17an, 2018ko 159. Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, espedientea behin betiko onetsi da eta, 202.3 artikuluari jarraikiz, iragarkia argitara ematen da.
Kreditu-gehigarria. 21/2018 aldaketa.
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 2391 12002 | B mailako soldata, Berdintasuneko agentea | 80,00 |
1 2419 1310001 | Enplegua sustatzeko kontratua | 275,00 |
1 3370 213000 | Gazteriako langileen ordainsaria | 1.185,00 |
Guztira | 1.540,00 |
Aurreko kreditu-aldaketa ondoko partida honen kargura finantzatuko da:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1533 6340001 | Obra eta zerbitzuen lantaldearen ibilgailuak | 1.540,00 |
Guztira | 1.540,00 |
Kreditu-gehigarria. 22/2018 aldaketa.
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
1 1612 6370003 | Ermitako kaleko eta Isidoro Melero kaleko sareak berritzea | 311.328,55 |
1 1532 6190003 | Ermitako kalea eta Isidoro Melero kalea zolatzea | 405.961,12 |
Guztira | 717.289,67 |
Aurreko kreditu-aldaketa ondoko partida honen kargura finantzatuko da:
PARTIDA | IZENA | BEHAR DEN ZENBATEKOA (euro) |
| Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako | 214.180,39 |
| Nafarroako Gobernuaren diru-laguntza | 503.109,28 |
Guztira | 717.289,67 |
Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, hauetako bat erabiliz:
A.–Berraztertzeko errekurtsoa, Altsasuko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
B.–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.
C.–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.
Altsasun, 2018ko irailaren 7an.–Alkatea, Javier Ollo Martínez.
Iragarkiaren kodea: L1811224