183. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, zaintzaile gerontologikoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren aurka.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 3ko 1594/2018 Ebazpenaren bidez zaintzaile gerontologikoen lanpostu hutsak lekualdatze lehiaketa bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Carmen Pueyo Basterra andreak, Nafarroako CCOO sindikatuaren Osasunaren Federazioa ordezkatuz, gora jotzeko errekurtsoa jarri zuen deialdi haren aurka. Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluetan xedatutakoarekin bat, interesdunei horren berri ematen zaie, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ahal izateko, dela Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea, 2, Iruña), dela Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazitako baliabideak erabiliz.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Araubide Juridikoaren Atalean (Karlos III.aren etorbidea, 2, 2. solairua, Iruña).

Iruñean, 2018ko irailaren 10ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F1811290