180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

5, 6 eta 7/2018 aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Torres del Rioko Udalak, 2018ko irailaren 3an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zituen 5, 6 eta 7/2018 aldaketak 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarrean, kreditu-gehigarriaren bidezkoak.

Espedientea Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraituz.

Torres del Rion, 2018ko irailaren 3an.–Alkatea, Juan Luis Pérez Leuza.

Iragarkiaren kodea: L1811042