180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

9/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Kreditu bereziak.

GASTUAK:

VI. kapitulua.–Finantza aldetik jasangarriak diren inbertsioak:

–Pilotalekuaren atea: 10.000 euro.

–Skate pista: 22.000 euro.

–Hornitzeko hodia masifikatzea La Cerradillan: 4.000 euro.

Gastuak, guztira: 36.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

VIII. kapitulua.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 36.000 euro.

Sartagudan, 2018ko irailaren 4an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1811055