180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

6 eta 7/2018 aurrekontu-aldaketak 2018ra luzatutako 2017ko aurrekontuan. Behin betiko onespena

2018ko 149. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 2an, aurrekontu-aldaketak egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa horiek behin betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

6/2018 aldaketa: kreditu-gehigarria.

GASTUAK:

1. kapitulua.

Aldi baterako administrari laguntzailea: 4.000 euro.

2. kapitulua.

Udaletxeko gasolioa: 2.000 euro.

Putzuko urak igotzeko energia elektrikoa: 3.000 euro.

Prestakuntzako eta enpleguko programa: 5.000 euro.

Kultur jarduerak: 3.000 euro.

4. kapitulua.

Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen ekarpena: 6.000 euro.

Gastuak, guztira: 23.000 euro.

DIRU-SARRERAK:

8. kapitulua.

Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 23.000 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 23.000 euro.

7/2018 aldaketa: kredituen sorrera, diru-sarreren bitartez.

GASTUAK:

6. kapitulua.–Inbertsioak.

Adinekoen beharren azterketa: 4.200 euro.

2. kapitulua.

Berdintasuna sustatzeko jarduerak: 3.442 euro.

Gastuak, guztira: 7.642 euro.

DIRU-SARRERAK:

Agenda 21 diru-laguntza, adinekoen beharren azterketa egiteko: 4.200 euro.

Berdintasuna sustatzeko jarduerak egiteko diru-laguntza: 3.442 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 7.642 euro.

Sartagudan, 2018ko irailaren 4an.–Alkatea, Paolo Albanese Weiss.

Iragarkiaren kodea: L1811058