180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Birzatiketa proiektuaren testu bategina, Zuluetako 3. eremuko UE 3.11A exekuzio unitatearen 6. poligonoko 69. lurzatiari dagokionez. Behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udaleko alkate udalburuak, 2018ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:

1. Behin betiko onestea birzatiketa proiektuaren testu bategina Zuluetako 3. eremuko UE 3.11A exekuzio unitatearen 6. poligonoko 69. lurzatian. Jorge Goicoechea Lizarbek sustatu du proiektua.

2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen da, eta dagokion Jabetza Erregistroan inskribatu ere, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 152. eta 153. artikuluetan xedatuarekin bat.

3. Ebazpen hau jakinaraztea espedientearen sustatzaileari eta Udaleko Katastro Arloari.

Noain Elortzibarren, 2018ko irailaren 5ean.–Alkate udalburua, Alberto Ilundain Avellaneda.

Iragarkiaren kodea: L1811173