180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURUZABAL

6/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Muruzabalgo Udalak, 2018ko irailaren 6an egin osoko bilkuran erabakita, hasiera batean onetsi zuen 6/2018 aurrekontu-aldaketa. Kreditu-gehigarria da, 0-3 urteko eskolarako.

Aditzera ematen da, interesdunek espedientea aztertu eta egokitzat dituzten alegazioak aurkez ditzaten 15 eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Inork alegaziorik aurkezten ez badu, hasierako onespena behin betikoa bilakatuko da.

Muruzabalen, 2018ko irailaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Valencia Garrues.

Iragarkiaren kodea: L1811172