180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LARRAGOA

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2018ko 151. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 6an, aurrekontu-aldaketa egiteko hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Gastuen partida. 9200-22699 “Datuen babesa”; zenbatekoa: 925 euro.

Finantzabidea: kreditu berezia, honako partida honetatik:

87000 “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”; zenbatekoa: 925 euro.

Larragoan, 2018ko irailaren 4an.–Alkatea, María Flora Gaviria Andueza.

Iragarkiaren kodea: L1811056