180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Aldaketa, Lankidetza proiektuetarako laguntzak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Uharteko Udalak, 2018ko abuztuaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Lankidetza proiektuetarako laguntzen deialdia arautzen duen ordenantzan (2017APOR0002 espedientea).

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, aipatutako udal ordenantzaren aldaketa behin betiko onetsitzat joko da.

Uharten, 2018ko irailaren 3an.–Alkatea, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1811113