180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

Udalaren Kirol Patronatua azkentzea. Behin betiko onespena

Uharteko Udalak, 2015eko abenduaren 25ean egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Uharteko Kirol Patronatua desegin eta azkentzea (2015PLEN0041 espedientea).

Kontuan harturik erabaki hori 2016ko 11. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zela, urtarrilaren 19an, hilabeteko epean inork alegaziorik aurkeztu gabe, Uharteko Kirol Patronatua azkentzen da, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuta, behar diren ondorioak izan ditzan, eta honako hauei jakinarazten zaie: Estatistikako Institutu Nazionala, Gizarte Segurantzako Institutua, Nafarroako Ogasuneko Departamentua eta Nafarroako Toki Administrazioko Zuzendaritza Nagusia.

Uharten, 2018ko irailaren 3an.–Alkate udalburua, Alfredo Javier Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L1811059