180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal bulegoetan jendaurrean egonen dela ondotik zehazten den espedientea, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, jarduerak ukituak gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak aurkez ditzaten.

Sustatzailea: Iruservi SL. Jarduera: hondakinen bilketa eta kudeaketa. Tokia: 1. poligonoko 392. lurzatia; posta helbidea: Noain-Ezkirotz industrialdeko T kalea 41. Cordovilla.

Getze Galarren, 2018ko irailaren 4an.–Alkate udalburua, Cecilio Lusarreta Echarri.

Iragarkiaren kodea: L1811060