180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Hiri-jarduketarako plan berezia Zubiriko 27. poligonoko 74. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Zubiriko 27. poligonoko 74. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, 2018ko abuztuaren 10eko data duena, behar den bezala eginbidetua espedientean dagoen testuaren arabera onetsi ere. Esteribarko Udalak sustatu du plana, eta David Gómez Urrutia eta Rafael Calderón Alonso arkitektoek prestatu.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, azter dadin eta bidezko alegazioak aurkez daitezen.

Esteribarren, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, Mikel Gastesi Zabaleta.

Iragarkiaren kodea: L1811148