180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CORELLA

11 eta 12/2018 aurrekontu-aldaketak. Behin betiko onespena

2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an, aurrekontu-aldaketa hasiera batean onesteko erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

11/2018 aldaketa: Kreditu berezia.

VI. kapitulua: 7.000,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

12/2018 aldaketa: Kreditu-gehigarria.

I. kapitulua: 12.800,00 euro.

Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakinen bidez finantzatua.

Corellan, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, Gorka García Izal.

Iragarkiaren kodea: L1811103