180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Ordenantza, Laborantza ureztatuko herri-lurrak arautzen dituena. Hasierako onespena

Cascanteko Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

a) Hasiera batean onestea Cascanteko laborantza ureztatuko herri-lurrak arautzen dituen ordenantza, I. eranskinean agertzen baita.

b) Hasiera batean onetsitako ordenantza jendaurrean edukitzea hogeita hamar egun baliodunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarkia jarri ondotik, bizilagunek eta bidezko interesa dutenek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

c) Jendaurreko epea inork alegaziorik egin gabe iragaten bada, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Aditzera ematen da Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoa betez, Cascanten, sinadura elektronikoaren egunean.

Cascanten, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L1811000