180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

9/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko uztailaren 26an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Lagunak Udal Zerbitzuaren 2018ko aurrekontuan aldaketa egiteko 9/2018 espedientea. Haren bidez, kreditu-gehigarriak gaitzen dira pilotalekuko argiak berritzeko.

Iragarkia 2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an, jendaurreko aldia eta alegazio eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Orobat, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udalaren iragarki-taulan ediktua jarrita.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluaren gainean ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluari jarraikiz.

Hona hemen behin betiko onetsitako aurrekontu-aldaketa:

Lagunak Udal Zerbitzua:

Kreditu-gehigarria, diruzaintzako gerakinarekin finantzatua.

KODEA

IZENA

ZENBATEKOA

90 34201 63200

“Inbertsioak kirol instalazioetan”

80.000,00 euro

Guztira

80.000,00 euro

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela bide hauetako bat erabiliz:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztuz, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztuz, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Barañainen, 2018ko irailaren 6an.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barberia.

Iragarkiaren kodea: L1811130