180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

11/2018 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Barañaingo Udalak, 2018ko abuztuaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batean onestea Udalaren 2018ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean egiteko 11/2018 aurrekontu-aldaketaren espedientea. Horren bidez, kreditu transferentzia batzuk gaitzen dira, ikastetxe publikoetako, urbanizazioko eta lorategiko mantentze-lanekin lotutako hainbat gasturi aurre egin ahal izateko.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 216.3 artikuluarekin bat, aurrekontuek dituzten tramiteei eta informazioari, erreklamazioei eta publizitateari buruzko baldintzei jarraitu beharko zaie espediente hau tramitatzean eta onestean. Hortaz, foru lege horren 202. artikuluan, aipatu 216.3 artikuluak hara igorrita, xedatzen denari jarraikiz, espedientea Udalaren Idazkaritzan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan paratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta bidezko jotzen dituzten erreklamazioak egin ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkeztu ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, aurreko paragrafoan aipatu jendaurreko epea iragan eta gero.

Argitara ematen da, adierazitako aginduetan jasotako determinazioak bete daitezen.

Barañainen, 2018ko abuztuaren 31n.–Alkate udalburua, Oihane Indakoetxea Barbería.

Iragarkiaren kodea: L1810977