180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTAZU

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergan aplikatu beharreko koefizienteak eta karga-tasak

Artazuko Udalak, 2018ko abuztuaren 21ean egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen honako hauek onestea: lurren balioaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatuko beharreko koefizienteak, balio-gehikuntza noiz sortzen den kontuan hartuta, eta kuotak zehazteko xedez zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako. Hauek izanen dira:

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,06

%12

1

0,06

%12

2

0,06

%12

3

0,06

%12

4

0,06

%12

5

0,06

%12

6

0,06

%12

7

0,06

%12

8

0,06

%12

9

0,06

%12

10

0,06

%12

11

0,06

%12

12

0,06

%12

13

0,06

%12

14

0,06

%12

15

0,06

%12

16

0,21

%12

17

0,36

%12

18

0,42

%12

19

0,45

%12

20 edo hortik gora

0,46

%12

Koefiziente eta tasa horiek aplikatzekoak izanen dira Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Argitara ematen da orok jakin dezan, eta jakinarazten da ezen, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 21. artikuluan xedatuari jarraikiz, honako errekurtso hauetako edozein paratzen ahal dela, hautara: berraztertzeko errekurtsoa, Artazuko Udalaren Osoko Bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Artazun, 2018ko abuztuaren 29an.–Alkate udalburua, Javier Albizu Sanz.

Iragarkiaren kodea: L1810943