180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko 1037. lurzatian. Hasierako onespena

Aranguren Ibarreko Udalak, 2018ko abuztuaren 28ko osoko bilkuran eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko Legegintzako Foru Dekretuan xedatua betetzeko, besteak beste honako erabaki hau hartu zuen:

1. Hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko 1037. lurzatian. Pilar Santandreu Solak eta Daniel Nagore Domaicak sustatu dute plana.

2. Jendaurrean edukitzea hilabetez, Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editaturiko egunkarietan argitaratuz, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Mutiloan, 2018ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1811159