180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANGUREN

Hiri-jarduketarako plan berezia Mutiloako 1. poligonoko 1037. lurzatian. Hasierako onespena deuseztatzea

Aranguren Ibarreko Udalak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuan xedatua betez, besteak beste honako erabaki hauek hartu zituen 2018ko abuztuaren 28an egin osoko bilkuran:

1. Deuseztatzea Mutiloako 1. poligonoko katastroko 1037. lurzatiaren hiri-jarduketarako plan berezia, Pilar Santandreu Solak eta Daniel Nagore Domaicak sustatua. Plana 2017ko urriaren 31ko osoko bilkuran onetsi zen, eta 2017ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu, azaroaren 14an.

Mutiloan, 2018ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Manuel Romero Pardo.

Iragarkiaren kodea: L1810966