180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANARATXE

2019ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Indarrean dauden xedapenak betez, Idazkaritzan egonen da jendaurrean funtzionarioen eta lan-kontratudunen 2019ko plantilla organikoa, Udalak 2018ko irailaren 4an egin osoko bilkuran onetsia. Hamabost egun baliodunean egonen da ikusgai, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten.

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu, plantilla organikoa behin betiko onetsitzat joko da, aipatu jendaurreko epea iragandakoan.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Aranaratxen, 2018ko irailaren 7an.–Alkatea, María Asunción Arrastio Corres.

Iragarkiaren kodea: L1811177