180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMILLAO

1/2018 eta 2/2018 aurrekontu-aldaketak.
Hasierako onespena

Amillaoko Kontzejuak, 2018ko abuztuaren 27an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batean onetsi zuen 2018ko ekitaldiko aurrekontuan 1 eta 2/2018 aldaketak egiteko espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egon ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Amillaon, 2018ko abuztuaren 30ean.–Kontzejuko burua, Daniel Sainz San Martín.

Iragarkiaren kodea: L1810942