180. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 17a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

664E/2018 EBAZPENA, abuztuaren 16koa, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiak emana, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1801/2011 Ebazpenaren bidez emandako Ingurumen eraginaren adierazpena, Rocaforteko lurzati kontzentrazioaren (Zangozako udal-mugartea) Ingurumen eragina adierazteko emana, baliozkotzen duena. Sustatzailea Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzua da.

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 54.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak (Landa Garapeneko Zuzendaritza Nagusia) 2018ko martxoaren 26an eskaera bat aurkeztu zuen Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zuzendaritza Nagusian aipatutako azaroaren 22ko 1801/2011 Ebazpenean ezarritako baldintzak baliozkotzeko.

Ingurumen eraginaren adierazpen horretan, ingurumen jarraipeneko berariazko zenbait baldintza eta neurri ezartzen ziren honako elementu hauekin lotuta: kartografiatutako landaredi esparruak, hezeguneak eta sakanak, abelbideak, Donejakue Bidea, arkeologia aztarnategiak, bideen gaineko eragina murriztea eta ingurumen egoera leheneratzeko neurri berriak.

Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalak egin duen txostenean adierazten da aldaketa aipagarririk ez dagoela Ingurumen eraginaren adierazpenean aztertutako kontserbazio elementu garrantzitsuenetan, eta beharrezkoak direla aurreikusitako zuzenketa neurri guztiak eta ingurumena zaintzeko jarduketak. Zehaztu beharra dago ingurumen baldintzetan ez dela funtsezko aldaketarik egin, ez behintzat proiektuaren beste ingurumen ebaluazio bat egitera eta beste neurri zuzentzaile batzuk ezartzera behartzen duenik. Hortaz, baliagarriak dira azaroaren 22ko 1801/2011 Ebazpenean ezarritako baldintzak.

Horrenbestez, espedientean dauden txostenak ikusirik, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioaren prozedura osorik bete dela kontuan izanik, eta Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen irailaren 21eko 78/2016 Foru Dekretuari jarraikiz,

EBATZI DUT:

1. Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1801/2011 Ebazpenaren bidez egindako Ingurumen eraginaren adierazpena baliozkotzea, hots, Rocaforteko lurzati kontzentrazioaren alde egindako (Zangozako udal-mugartea) Ingurumen eraginaren adierazpena, Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuak sustaturik.

2. Proposamena gauzatzeko, Ingurumenaren eta Uraren zuzendari nagusiaren azaroaren 22ko 1801/2011 Ebazpenean emandako txostenaren dokumentazioan sartutako ingurumen arloko baldintzak beteko dira.

Gainera, obrak egin baino lehenago, Ingurumen Eraginaren eta Paisaiaren Atalera dokumentazio hau bidali beharko da:

• Landarediaren kartografia digitala; bertan, ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako aldaketak sartuko dira, lurzati kontzentrazio berriarekin batera (IEAk xedatzen duen moduan).

• Ingurumen eraginaren adierazpenean ezarritako ingurumen baldintzetara eta neurri zuzentzaileetara (bideen ibilbide aldaketak, paisaiak leheneratzeko neurri berriak, etab.) egokitu dela erakusten duen kartografia.

• Legar hobien eta zabortegien kokalekua zehaztea: lurzati kontzentrazio horren ingurumen eraginaren azterketak ez zituen zehazten legarra ateratzeko eremuak eta proiektuak, ez eta lur zabortegiak ere (ondoren egin beharreko tramitazio bati egiten zion erreferentzia, baldin eta konponbidea ez bazen gaur egun dauden legar hobi baimenduak edo baimendutako bizigabeen zabortegiak erabiltzea, beste bat baizik). Horregatik, ingurumen dokumentazio berrian hori zehaztu liteke, bai eta, hala badagokio, proiektuak ere, ingurumen azterlanak, lur maileguenak eta lur hondakindegienak barne.

• Bideak egiteko obretan erabiliko den agregakin birziklatuaren kopurua, ehunekotan adierazia.

Beste alde batetik, lurzati kontzentrazioaren proiektua Zangozako Udalak sustatutako Rocaforteko eta Zangozako arteko bidezidorren proiektuarekin koordinatuko da (azken proiektu hori Cederna-Garalur Elkartearen LEADER tokiko garapen parte-hartzailearen estrategiaren 2017ko diru laguntzetara aurkeztu zen, Nafarroako Landa Garapenerako 2014-2020 aldirako Programaren esparruan).

3. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuaren 53. artikuluan xedatutakoari jarraikiz (foru dekretu haren bidez onetsi zen Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legea garatzeko Erregelamendua).

4. Ebazpen hau Nekazaritzako Azpiegituren Zerbitzuari eta Sangüesa/Zangozako Udalari jakinaraztea, dagozkion ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 16an.–Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko Zerbitzu Juridikoko zuzendaria, Ingurumeneko eta Lurraldearen Antolamenduko zuzendari nagusiaren ordez (Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariaren urriaren 25eko 380/2016 Foru Aginduaz baliatuz), Félix Armendáriz Martínez.

Iragarkiaren kodea: F1810473