179. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Kontrabaxu irakaslea hautatzeko prozesua. Onartuen zerrenda

Alkatetzaren irailaren 5eko 1281/2018 Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrenda onetsi da honako hautapen prozesurako: kontrabaxu irakaslearen lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien zerrenda, oposizio bidez osatzekoa. Deialdia 2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.

Horrenbestez, EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:

Onartuak:

1.–FOLCH SEGARRA, FRANCISCO JAVIER

2.–MARTÍNEZ PÉREZ, ÁNGEL LUIS

3.–MORÁN FERNÁNDEZ, DANIEL

4.–MÚGICA CORRALES, ARANTXA

5.–RUIZ CARRASCOSA, ANDREA

Bigarrena.–Izangai onartuei jakinaraztea lehenbiziko eta bigarren ariketak 2018ko irailaren 19an, asteazkenarekin, eginen direla, 09:30ean, Castel Ruiz Kultur Etxean (“Fernando Remacha” Musika Eskola/Kontserbatorioa, Tuterako Mercadal plaza 7).

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere ikusten ahalko da, “Lan eskaintzak” izeneko atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Laugarrena.–Egintza hau behin betikoa da administrazio bidean.

Tuteran, 2018ko irailaren 6an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1811163