2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA
BUÑUEL
2018ko lan publikoaren eskaintza
Buñuelgo Udaleko alkateak 72/2018 Ebazpena eman zuen abuztuaren 29an. Hona hemen haren testua:
Buñuelgo Udalaren Osoko Bilkurak onetsi zituen 2018ko ekitaldiko aurrekontua eta plantilla organikoa.
Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.g) artikuluak xedatuari jarraikiz, Alkatetzari dagokio lan publikoaren eskaintza onesteko eskudantzia, aurrekontuarekin eta plantilla organikoarekin bat.
Nafarroako Administrazio Publikoetan sartzeko Erregelamendua onesten duen ekainaren 5eko 133/1985 Foru Dekretuaren 3. artikuluan ezarritakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da urteko lan eskaintza.
Horrenbestez, EBATZI DUT:
Lehenbizikoa.–Buñuelgo Udalaren 2018ko lan publikoaren eskaintza onestea, xehetasun hauen arabera:
Lanpostu hutsa:
Plaza zenbakia: 012.
–Lanpostuaren izena: zerbitzu anitzetakoa. Lanpostu kopurua: 1. Araubide juridikoa: funtzionarioa. Maila: C. Sarbidea: OL. Egoera: hutsik. Deialdirako aurreikusten den data: 2018. urtea.
Bigarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Buñuelgo Udaleko ediktuen oholean argitaratzea.
Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzako Osoko Bilkurari, egiten duen hurrengo bilkura arruntean.
Buñuelen, 2018ko abuztuaren 29an.–Jarduneko alkatea, Francisca Gil Palos.
Iragarkiaren kodea: L1810845