179. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 14a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

617/2018 EBAZPENA, irailaren 5ekoa, Toki Administrazioko zuzendari nagusiak emana, uztailaren 4ko 482/2018 Ebazpena zuzentzen duena, bertan akats bat baitago. Ebazpen horren bidez, Nafarroako udalei uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egiteko edo eguneratzeko ematen zaizkien diru-laguntzen 2018ko deialdia ebatzi zen.

Uztailaren 4ko 482/2018 Ebazpenean akats bat atzeman da, II. Eranskinean, zerbait falta delako. Akats hori ondoren azaltzen den moduan zuzentzen da:

Andosillako udala entitate eskatzaileen artean sartzen da, baina, kreditu nahikorik ez dagoenez, deialditik kanpo geratu da, deialdiko balorazio irizpideak aplikatzearen ondorioz ezarri den ordenari jarraikiz.

Horrenbestez, Diru-laguntzei buruzko azaroaren 9ko 11/2005 Foru Legeak eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari buruzko abenduaren 3ko 15/2004 Foru Legearen 22. artikuluak ematen dizkidaten eskumenak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Uztailaren 4ko 482/2018 Ebazpenaren II. Eranskinean atzemandako akatsa zuzentzea, eta, horrenbestez, Andosillako Udala hango zerrendan sartzea, bazterturik gelditu diren entitateen taldean. Ebazpen horren bidez, Nafarroako udalei uholde arriskuaren aurkako udal jarduketa plana egiteko edo eguneratzeko ematen zaizkien diru-laguntzen 2018ko deialdia ebatzi zen.

2. Ebazpen hau Andosillako Udalari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan, eta aditzera ematea bidezko dela haren kontra gora jotzeko errekurtsoa paratzea, Landa Garapeneko, Ingurumeneko eta Toki Administrazioko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hasita hilabeteko epean.

3. Uztailaren 4ko 482/2018 Ebazpen hau eta I. eta II. eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko irailaren 5ean.–Toki Administrazioko zuzendari nagusia, Xabier Lasa Gorraiz.

I. ERANSKINA

Entitate onuradunak

ESP.

ENTITATEA

LAGUNTZA TEKNIKOAREN KOSTUA

LAGUNTZAREN ZENBATEKOA

7/2018

Villatuerta

10.992,85 euro

4.000,00 euro

3/2018

San Adrián

7.331,00 euro

4.000,00 euro

9/2018

Araitz

12.366,20 euro

4.000,00 euro

17/2018

Urdazubi

4.936,80 euro

3.949,44 euro

14/2018

Betelu

11.202,18 euro

4.000,00 euro

13/2018

Garde

4.936,00 euro

3.948,80 euro

II. ERANSKINA

Baztertutako entitateak

ESP.

ENTITATEA

ARRAZOIA

2/2018

Erriberri

Kreditu aski ez

8/2018

Altsasu

Kreditu aski ez

16/2018

Etxarri Aranatz

Kreditu aski ez

11/2018

Esteribar

Kreditu aski ez

10/2018

Agoitz

Kreditu aski ez

1/2018

Galar

Kreditu aski ez

5/2018

Viana

Kreditu aski ez

12/2018

Bidankoze

Kreditu aski ez

4/2018

Ledea

Kreditu aski ez

18/2018

Andosilla

Kreditu aski ez

6/2018

Uharte

Epez kanpo aurkeztua

15/2018

Orbara

Epez kanpo aurkeztua

Iragarkiaren kodea: F1811187