2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LEITZA, GOIZUETA, ARESO ETA ARANOKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA
Goizueta eta Aranoko emakumeen parte-hartzea aztertzeko beka deialdia
2018ko uztailaren 4an, Gizarte Zerbitzu hauetako Batzar Orokorrak “Goizueta eta Aranoko emakumeen parte-hartzea aztertzeko beka deialdia” onartu zuen.
Lehendakariaren irailaren 10eko 23/2018 Ebazpenak beka hau esleitzeko prozedura martxan jartzea ebatzi du.
Hartara, interesdun guztiei deialdi honetako oinarriak honako helbideetan eskuragarri izango dituztelaren berri ematen zaie: www.goizueta.es eta idazkaria@mendialdea.eus -en.
Proiektuak aurkezteko epea irailaren 25ean amaituko dela adierazten da.
Leitzan, 2018ko irailaren 10ean.–Lehendakaria, Josune Marzol Ormazabal.
Iragarkiaren kodea: L1811237