1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK
444/2018 EBAZPENA, abuztuaren 28koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, 2017-2018 ikasturtean goi mailako arte ikasketak egiteko nazioarteko mugikortasunerako programen laguntza osagarriak eman eta ukatzen dituena.
Arte Ikasketen Ataleko buruak, 2018ko abuztuaren 8ko txostenaren bidez, 2017-2018 ikasturteko nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak eman eta ordaintzeko proposamena egin du. Laguntza horien deialdia goi mailako arte ikasketen ikastetxeek sustatzen dituzten nazioarteko mugikortasunerako programetan parte hartzen duten goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleei zuzentzen zaie, eta Hezkuntzako zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 104/2018 Ebazpenaren bidez onetsi zen.
Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urtarrilaren 11ko 5/2017 Foru Dekretuaren 8. artikuluan ezarritakoaren bidez eman dizkidaten ahalmenak erabiliz,
EBATZI DUT:
1. Laguntza eman eta ordaintzea I. eranskinean aipatzen diren eskatzaileei; eranskin horretan ageri dira jasoko dituzten zenbatekoak ere. Guztira, 3.600,00 euro dira.
2. Laguntza ukatzea II. eranskinean ageri den eskatzaileari, bertan adierazitako arrazoiengatik.
3. Emandako laguntzen ordainketa Nafarroako 2018ko Aurrekontu Orokorren “Goi mailako arte ikasketetan ari diren ikasleen nazioarteko mugikortasunerako laguntza osagarriak” izeneko 420001 42440 4800 322500 partidaren kargura eginen da. Deialdiaren id.: 390414.
4. Ebazpen hau eta eranskinak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta “navarra.es” atarian argitara daitezela agintzea.
5. Interesdunei banan-banan jakinaraztea laguntza eman edo ukatu zaien. Ebazpen honen kontra, gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal da, Hezkuntza Departamentuko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik aurrera.
6. Ebazpen hau eta eranskinak igortzea Ogasuneko eta Finantza Politikako Departamentuak Hezkuntzakoan duen kontu-hartzaile delegatuari, Eleaniztasunaren eta Arte Ikasketen Zerbitzuari, Aurrekontuen eta Kudeaketa Ekonomikoaren Atalari, Kudeaketa Ekonomikoaren Bulegoari eta Arte Ikasketen Atalari, behar diren ondorioak izan ditzaten.
Iruñean, 2018ko abuztuaren 28an.–Hezkuntzako zuzendari nagusia, Roberto Pérez Elorza.
I. ERANSKINA
Emandako laguntzak
DEITURAK | IZENA | EMANDAKO ZENBATEKOA (eurotan) |
Calvo Vera | Itziar | 1.080 |
García Lara | Adrián | 720 |
Loinaz Ezcaray | Sayoa | 600 |
Unzué Villanueva | Leire | 1.200 |
II. ERANSKINA
Ukatutako laguntzak
DEITURAK | IZENA | UKATZEKO ARRAZOIA |
Carrillo Casero | Carlota | Hiru hilabetetik beherako egonaldia (deialdiaren 3. oinarria) |
Iragarkiaren kodea: F1810827