179. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERRIBERRI

Egiturazko determinazioen aldaketa, lurzoru urbanizaezinari eragiten diona (Hirigintzako Arau Partikularretako 58-3
artikuluaren aldaketa). Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Erriberriko Udalak, 2018ko abuztuaren 24an egin bilkuran, erabaki duela hasiera batean onestea lurzoru urbanizaezinari eragiten dion egiturazko determinazioen aldaketa, Hirigintzako Udal Planaren Hirigintzako Arau Partikularretako 58-3 artikuluaren aldaketaren bitartez, nekazaritzako biltegiak eraikitzeari dagokionez.

Herritar eta interesdun guztiek espedientea azter dezakete eta egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Erriberrin, 2018ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Andoni Lacarra.

Iragarkiaren kodea: L1810846