2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LARRAUN
Jarduera-lizentzia. Eskaera
Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean eta hori garatzeko erregelamendua onesten duen abenduaren 28ko 93/2006 Foru Dekretuan xedatua bete dadin, aditzera ematen da udal honetako bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egunez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituta gertatzen direnek epe horretan bidezko alegazioak egin ditzaten.
Sustatzailea: Horgobisa SL. Jarduera: A ataleko ustiategi proiektua, kareharriak aprobetxatzeko, Aldatz herriko “Alberto Harrobian”, Larraungo (Nafarroa) udal-mugartean (Larraungo udal erregistro orokorreko sarrera: 535. zkia, 2018/06/22a). Tokia: Aldazko 17. poligonoko 124. lurzatia.
Larraunen, 2018ko irailaren 6an.–Alkatea, José Javier Barberena Etxarri.
Iragarkiaren kodea: L1811165