2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ETXARRI ARANATZ
2018/05U aurrekontu aldaketaren behin betiko onespena
Aurrekontuku aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2018ko 146. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, uztailaren 30ean. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuko aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legeak aurrekontuen eta gastu publikoaren alorren gainean xedatutakoari jarraikiz.
2018/05U.
GASTUA | ZENBATEKOA |
92000 | 68200 | Obra, kale Nagusia 15 | 12.000,00 euro |
Guztira | 12.000,00 euro |
FINANTZAKETA | ZENBATEKOA |
| 87000 | Diruzaintzako soberakina gastu orokorrendako | 12.000,00 euro |
Guztira | 12.000,00 euro |
Etxarri Aranatzen, 2018ko irailaren 4an.–Alkatea, Eneka Maiz Ulaiar.
Iragarkiaren kodea: L1811123