2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZIZUR ZENDEA
Hiri-jarduketarako plan berezia 1. poligonoko 39. lurzatian. Behin behineko onespena
Herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 7. artikuluaren arabera egindakoa, Zizur Zendeako Udalak, 2018ko abuztuaren 29ko osoko bilkuran hartutako erabakiaren bidez, hasiera batean onetsi du Hiri-jarduketarako Plan Berezia Zizur Txikiko udal katastroko 1. poligonoko 39. lurzatian, eta xedatu du jendaurrean edukitzea hilabeteko epean. Epe horretan interesdunek hirigintza espedientea kontsultatu ahalko dute eta, kasu bada, bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkeztu.
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, Hiri-jarduketarako Plan Berezia behin betiko onetsitzat hartuko da eta horren berri emanen zaio Udalaren Osoko Bilkurari.
Argitara ematen da, aipatu 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan ezarritako ondorioak izan ditzan.
Gazolatzen, 2018ko abuztuaren 30ean.–Alkate-udalburua, Jesús Antonio Barricarte Sarabia.
Iragarkiaren kodea: L1810905