179. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 14a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

TUTERA

Haurrentzako musikako irakaslea hautatzeko prozesua. Onartuen zerrenda

Alkatetzaren irailaren 5eko 1280/2018 Ebazpenaren bidez, onartuen behin betiko zerrenda onetsi da honako hautapen prozesurako: haurrentzako musikako irakaslearen lanpostuan (B maila/taldearekin parekatua) aritzeko izangaien zerrenda, oposizio bidez osatzekoa. Deialdia 2018ko 156. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 13an.

Horrenbestez, EBATZI DUT:

Lehendabizikoa.–Onestea aipatu deialdiko izangai onartuen behin betiko zerrenda:

Onartuak:

1.–TEXEIRA GÓMEZ, LORENA

2.–NERI EUGUI, MAITE

3.–LOPEZ MONTORO, ROSARIO

Bigarrena.–Izangai onartuei jakinaraztea lehenbiziko eta bigarren ariketak 2018ko irailaren 21ean, ostiralarekin, eginen direla, 15:00etan, Castel Ruiz Kultur Etxean (“Fernando Remacha” Musika Eskola/Kontserbatorioa, Tuterako Mercadal plaza 7).

Hirugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta udaletxeko iragarki-taulan argitara dadila agintzea, behar diren ondorioak izan ditzan. Orobat Udalaren web-orrian (www.tudela.es) ere ikusten ahalko da, “Lan eskaintzak” izeneko atalean, deialdiari buruz dagoen aiputik abiatuta.

Tuteran, 2018ko irailaren 6an.–Alkate udalburua, Eneko Larrarte Huguet.

Iragarkiaren kodea: L1811164