1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA
1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK
1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza
GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, barrutiko fakultatibo espezialista izateko lehiaketa fasearen (293E/2017 Ebazpena) behin betiko emaitzen aurka.
Gora jotzeko errekurtsoak jarri da lehiaketaldiko behin betiko emaitzen aurka, honako deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan 1.3 oinarrian zehazten diren barrutiko fakultatibo espezialista izateko lanpostuak oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, zeina onetsi baitzen Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen otsailaren 16ko 293E/2017 Ebazpenaren bidez (2017ko 40. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, otsailaren 27koa). Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45.1B eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, hautapen prozedura bateko egintza bat denez gero, interesdun guztiei komunikatzen zaie, alegazioak aurkeztu ahal izan ditzaten, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik gehienez hamar egun balioduneko epean.
Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan, Iruñeko Armada etorbideko 2ko 6. solairuan.
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira alegazioak.
Iruñean, 2018ko irailaren 4an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Ignacio Iriarte Aristu.
Iragarkiaren kodea: F1811184