178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 29an hartua, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako klase pasiboen pentsioak eguneratzen dituena 2018. urterako.

2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 10. artikuluak ezartzen du, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eguneratzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek, indarreko araudiaren arabera eguneratzeko eskubidea dutenek, pentsio publikoek urte horretan duten igoera bera izanen dutela. Igoera horretatik kanpo gelditzen dira alargun-pentsioak eta umezurtz-pentsioak, horien gaineko araudiak zehazten baitu lanbide arteko gutxieneko soldataren arabera eguneratuko direla.

Orobat, 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 11.3.a) artikuluan zehazten denez, eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak 2018. urteari dagozkionak izanen dira, hau da, 1983. urtekoei geroko aurrekontuei buruzko foru legeek finkatutako igoerak aplikatu ondoren sortzen direnak.

Bestalde, Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioen eskubide pasiboen araubide iragankorrari buruzko martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen 25.2 artikuluak ezartzen du pentsioen zenbatekoa urtero eguneratuko dela, Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko Foru Lege bakoitzak kasuan kasuko ekitaldi ekonomikorako ezartzen duen ehunekoaren arabera.

2018ko ekitaldirako klase pasiboetako pentsioen, Gizarte Segurantzako sistemako pentsioen eta beste prestazio sozial publiko batzuen errebalorizazioari buruzko abenduaren 29ko 1079/2017 Errege Dekretuaren artikulu bakarrak 2018. urtean pentsio publikoen igoera %0,25ekoa izanen dela ezartzen duela ikusirik, Nafarroako Gobernuaren 2018ko otsailaren 28ko Erabakiaren bidez Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioen 2018. Urteko eguneratzea zehaztu da. Izan ere, 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioak ehuneko 0,25eko igoerarekin eguneratuko dira. Igoera horretatik kanpo daude gutxieneko alargun-pentsioak eta, kasu batzuetan, umezurtz-pentsioak, haien zenbatekoa lanbide arteko gutxieneko soldatarekin lotzen baitu araudi indardunak.

Hori hala izanik ere, Estatuko 2018rako Aurrekontu Orokorrei buruzko uztailaren 3ko 6/2018 Legeak badu xedapen gehigarri bat, berrogeita hamaikagarrena, hain zuzen, pentsioen igoera gehigarriaz aritzen dena. Xedapen horrek pentsio publikoetarako salbuespenezko gehikuntza bat aurreikusten du 2018. urtean, aipatu legearen 35. artikuluan ezartzen dena baino %1,35 gehiago dakarrena. Gehikuntza hori aplikatzeko, kontuan hartuko da 2018ko urtarrilaren 1ean egindako % 0,25eko errebalorizazioaren ondorengo pentsioaren zenbatekoa, aipatu legearen 35. artikuluarekin bat etorriz.

Hortaz, bidezkoa da pentsioen eguneratze berria zehaztea, eta gutxieneko erretiro-pentsioen, alargun-pentsioen eta umezurtz-pentsioen zenbatekoak zehaztea 2018. urterako, bai eta eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak ere, behin aplikatu ondoren 2018rako Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legeak 2018. urtean sortzen diren erretiro eta pentsioetarako finkatzen duen igoera, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen aurreko sistemaren babesean dauden funtzionarioen eskubide pasiboen araubidean. Izan ere, martxoaren 5eko 10/2003 Foru Lege horren bidez, eskubide pasiboen araubide iragankor bat ezarri zen Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako funtzionarioentzat.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Lehendakaritzako, Funtzio Publikoko, Barneko eta Justiziako kontseilariak proposatuta,

ERABAKI DU:

1. 2018ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin, eguneratzeko eskubidea duten Nafarroako administrazio publikoen montepioetako funtzionarioen klase pasiboen pentsioek ehuneko 1,35eko gehikuntza edukiko dute, Nafarroako Gobernuak Nafarroako Administrazio Publikoen montepioetako klase pasiboen pentsioak 2018. urterako eguneratuko dituen 2018ko otsailaren 28n hartutako Erabakiak onesten duenaren gainetik.

Gehikuntza hori aplikatzeko, kontuan hartuko da 2018ko urtarrilaren 1ean egindako %0,25eko errebalorizazioaren ondorengo pentsioaren zenbatekoa, Nafarroako Gobernuaren otsailaren 28ko Erabakiak ezartzen duenarekin bat etorriz.

2. Eguneratze hori ez zaie aplikatuko jadanik aitortuak dauden edo etorkizunean aitortuko diren pentsioei, baldin eta berek bakarrik nahiz onuradun berak jasotzen dituen beste pentsio publiko batzuekin batera, pentsio publikoetarako ezarritako urteko gehieneko zenbatekoa gainditzen badute, hau da, 36.609,44 euro 2018. urtean.

3. Nafarroako Administrazio Publikoetako montepioen gutxieneko erretiro pentsioa, indarreko araudiaren arabera gaurkotzeko eskubidea duena, 14.850,36 eurokoa izanen da 2018. urtean, urte osoko kopurua harturik.

4. Lanbide arteko gutxieneko soldataren zenbateko berria alargun-pentsioei eta, kasu batzuetan, umezurtz-pentsioei aplikatzen jarraituko da.

Beraz, gutxieneko alargun-pentsioak eta umezurtz-pentsioak 10.302,60 eurokoak izanen dira 2018. urtean, urte osoko kopurua harturik, 2018ko Nafarroako Aurrekontu Orokorrei buruzko abenduaren 28ko 20/2017 Foru Legearen 11.7 artikuluko bigarren paragrafoan umezurtz-pentsioei buruz ezarritako salbuespenarekin.

Aurreko paragrafoan xedatutakoa martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legean ezarrita dagoen eskubide pasiboen sistemako umezurtz-pentsioei ere aplikatuko zaie, onuradunak aitarik ez amarik ez duten umezurtzak badira.

5. Martxoaren 5eko 10/2003 Foru Legearen babesetik aparte Nafarroako Foru Diputazioko Erretiro eta Pentsio Kutxan eta Nafarroako Udal Funtzionarioen Montepioetan sartuta dauden funtzionarioei dagokienez, haien eskubide pasiboetan eragina duten ordainsari kontzeptuen zenbatekoak honako hauek izanen dira 2018. urterako:

MAILA

SOLDATA

BIZITZA GAR. PLUSA

1.

13.273,63

9.802,81

2

10.919,52

9.299,99

3

9.720,75

9.044,31

4

9.239,22

8.941,85

5

8.833,18

8.855,35

6

8.459,10

8.775,27

7

8.104,55

8.900,66

8

7.857,42

9.178,09

9

7.499,68

9.101,60

10

7.289,05

8.890,02

11

7.099,44

8.779,12

12

6.692,19

8.538,67

13

6.414,49

8.402,54

14

5.907,85

8.144,03

15

5.441,32

7.771,17

16

5.156,81

7.603,63

17

4.686,57

7.436,42

6. 1981eko azaroaren 16ko Erabakian ezarritako araubide juridikoari loturiko osasun arloko udal langileen eskubide pasiboak kalkulatzeko kontuan izan behar diren ordainketa kontzeptuak ondoko hauek dira 2018. urterako, ezertan galarazi gabe Nafarroako Osasun Eskualdeei buruzko azaroaren 13ko 22/1985 Foru Legearen laugarren xedapen iragankorrean dauden kasuetarako aplikagarri gerta daitezkeen gainerako kontzeptuak:

a) Medikuak, farmazialariak eta albaitariak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

8.293,58

5.420,04

b) Osasun laguntzaile teknikoak:

SOLDATA

FAKULTATIBOAREN LANPOSTUA

4.793,37

4.336,37

7. Erabaki honek 2018ko urtarrilaren 1etik aurrera izanen ditu ondorio ekonomikoak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, orok jakin dezan.

8. Erabaki hau igortzea Funtzio Publikoko Zuzendaritza Nagusiko Gizarte Prestazioen Zerbitzura igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1810937