178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2018ko abuztuaren 29an hartua, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide bat izendatzen duena.

Apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuak, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseilua sortu zuen uztailaren 3ko 247/2000 Foru Dekretua aldatzen duenak, xedatzen du Lanbide Heziketaren arloan aholku eman eta parte hartzeko kide anitzeko organo hori kontseiluburuak, kontseiluburuordeak, idazkariak eta hogeita bi kontseilukidek osatuko dutela, azken horiek Foru Komunitateko Administrazioaren, ordezkaritza handiena duten enpresa erakundeen eta halako sindikatuen, Cámara Navarraren, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratuen eta Nafarroako Udal eta Kontzejuen Federazioaren ordezkari gisa.

Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluaren antolamenduari eta funtzionamenduari buruzko indarreko Erregelamenduaren 7. artikuluak ezartzen du kontseilukide izateari utziko zaiola, besteak beste, ordezkatzen dituen erakunde edo organizazioek erabakitzen dutenean hura ordeztea.

Ikusirik Lanbide Heziketaren Zerbitzuak egindako txostena, Hezkuntzako zuzendari nagusiak ontzat emana, eta apirilaren 12ko 23/2017 Foru Dekretuaren artikulu bakarrean eta Nafarroako Gobernuari eta Lehendakariari buruzko abenduaren 3ko 14/2004 Foru Legearen 12.3 artikuluan ezarritakoari jarraikiz, delibero hau erabaki baten bidez hartu behar da.

Horrenbestez, Nafarroako Gobernuak, Hezkuntzako kontseilariak proposaturik,

ERABAKI DU:

1. José Manuel Dafauce Pozo jauna Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide kargutik kentzea, Institutuko Zuzendarien Elkarteak berau ordeztea erabaki duelako.

2. Antonio Díaz Martínez jauna Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluko kide izendatzea, Lanbide Heziketako ikastetxe bateratu publikoetako zuzendaritzak ordezkatuz.

3. Erabaki hau interesdunei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 29an.–Nafarroako Gobernuko kontseilari idazkaria, María José Beaumont Aristu.

Iragarkiaren kodea: F1810936