178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

Laburpena, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak abuztuaren 27an emandako 278E/2018 Ebazpenarena. Ebazpen horren bidez onesten da batik bat lanean ari direnei zuzendutako prestakuntza programak Nafarroako Foru Komunitatean 2019an eta 2020an gauzatzeko diru-laguntzen deialdia.

Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 28.8.a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; haren testu osoa aldizkari honetan kontsulta daiteke, “Diru-laguntzak, laguntzak eta bekak” izeneko atalean, bai eta Diru-laguntzen Datu Base Nazionalean ere (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (identifikazioa): 413018.

Iruñean, 2018ko abuztuaren 27an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Paz Fernández Mendaza.

Iragarkiaren kodea: F1810749