178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Hiri-jarduketarako plan berezia 2. poligonoko
2110. eta 2111. katastro-lurzatietan. Hasierako onespena

Zizur Nagusiko Gobernu Batzarrak, 2018ko abuztuaren 27an egin bilkuran, erabaki zuen hasiera batean onestea hiri-jarduketarako plan berezia, Udalak berak sustatua, lurzoruaren eta eraikuntzaren erabilera aldatzeko 2. poligonoko 2110. eta 2111. katastro-lurzatietan.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginaren 72.1 artikuluan xedatua aplikatuz, espedientea hilabetez egonen da jendaurrean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan, interesdunek eskura izanen dute espedientea udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Zizur Nagusian, 2018ko abuztuaren 29an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L1810835