178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATARRABIA

Ordenantza, Ikastetxeetan jateko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituena. Hasierako onespena

Atarrabiako Udalak, 2018ko ekainaren 26ko osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Ikastetxeetan jateko diru-laguntzak emateko oinarriak arautzen dituen udal ordenantza.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta erreklamazio, eragozpen edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua oso-osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Atarrabian, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Mikel Oteiza Iza.

Iragarkiaren kodea: L1810832