178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Hirigintza hitzarmena, hotela handitzeko Gorraizen. Behin betiko onespena

Honako honen bidez aditzera ematen da ezen Eguesibarko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2018ko abuztuaren 27an egin bilkuran, erabaki duela behin betiko onestea hirigintza hitzarmena, hirigintzako S.3.8 eta S.3.2.2. lurzatietan, nahitaez laga beharreko aprobetxamendua dirutan gauzatzeko eta zuzkidurak doitzeko, Gorraizen hotela handitzeko hiri-jarduketarako plan berezian.

Argitara ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 25. artikuluan xedatuarekin bat.

Sarrigurenen, 2018ko abuztuaren 28an.–Alkatea, Alfonso Etxeberria.

Iragarkiaren kodea: L1810656