178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

4/2018 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2018ko uztailaren 5ean egin osoko bilkura arruntean eta udalbatzako kideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batean onestea 4/2018 aurrekontu-aldaketari buruzko espedientea, kreditu berezi bat eta kreditu-gehigarria gaitzeko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2018ko 145. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, uztailaren 5ekoa), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen, argitaratu zeneko egunetik hasita; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak; eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe behin betiko onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

KREDITU BEREZIAK ETA KREDITU-GEHIGARRIA ONESTEA

Gastuetako partida hau handitzea:

Partida: “Obrak udaletxeko co-working bulegoetan”.

Zenbakia: 4220 68200.

Oraingo zenbatekoa: 44.000,00 euro.

Gehikuntza: 31.500,00 euro.

Aldaketaren ondorengo zenbatekoa, guztira: 75.500,00 euro.

Finantzabideak:

–Kreditu berezia gaitzea, diru-sarreretako partida berri hauek sortuz:

Partida: “Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako”.

Zenbakia: 1-870.

Zenbatekoa: 31.500,00 euro.

DIRUZAINTZAKO GERAKINAREN EGOERA, ALDAKETAREN ONDOREN

Ikusirik 2017ko ekitaldiko kontuen espedientearen emaitza, Ultzamako Alkatetzak 2018ko apirilaren 25ean emandako 62/2018 Ebazpenaren bidez onetsitako likidazio espedientearen araberakoa, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: diruzaintzako gerakina, 336.496,84 euro guztira. Horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 336.496,84 euro gastu orokorrei.

1/2018 aurrekontu-aldaketa onetsi ondoren, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: diruzaintzako gerakina, 321.496,84 euro guztira. Horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 321.496,84 euro gastu orokorrei.

2/2018 aurrekontu-aldaketa onetsi ondoren, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: diruzaintzako gerakina, 293.996,84 euro guztira. Horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 293.996,84 euro gastu orokorrei.

3/2018 aurrekontu-aldaketa onetsi ondoren, ez da aldaketarik izan 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoeran.

Orain, 4/2018 aurrekontu-aldaketa hau onetsi ondoren, 2017ko diruzaintzako gerakinaren egoera honako hau da: diruzaintzako gerakina, 262.496,84 euro guztira. Horietatik, 0 euro baliabide atxikiei dagozkie, eta 262.496,84 euro gastu orokorrei.

Larraintzarren (Ultzama), 2018ko abuztuaren 27an.–Alkatea, M.ª Aránzazu Martínez Urionabarrenechea.

Iragarkiaren kodea: L1810838