178. ALDIZKARIA - 2018ko irailaren 13a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ekonomia-jardueren gaineko zerga borondatez ordaintzeko epea

Tokiko Gobernu Batzarrak, 2018ko abuztuaren 24an egin bilkuran, ekonomia-jardueren gaineko zergaren 2018ko kuotak likidatzea erabaki zuen, baita haien borondatezko diru-bilketarako epea zehaztea ere. Hona hemen: 2018ko abuztuaren 27tik urriaren 5era bitarte, biak barne.

Ordainketak Udalaren diruzaintzaren bulegoetan eginen dira, hau da, udaletxeko hirugarren solairuan, jendea hartzeko orduetan edo, bestela, ordainketa-gutunean aipatzen diren banketxeetako batean.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2018ko abuztuaren 24an.–Ekonomia eta Ogasuneko zinegotzia, José Ángel Andrés Gutiérrez.

Iragarkiaren kodea: L1810621